Donostia 2016ko Europako Kultur Hiriburua
Bai! Azkenean Donostia lortu du! 2016ko Europako Kultur Hiriburua izango da!
ZORIONAK!
Informazio gehiago: www.sansebastian2016.eu
Garagardo Festa Donostian 2011
Gaur hasten da Donostian 2011-eko Garagardo Festa. Beste urteetan festa hau, Intxaurrondon lehen eta Garberan gero, ospatu da. Aurten Sagues-eko zabalgunean izango da.
Noiz: Ekainak 28-tik, Uztailak 3-ra
Non: Sagues-eko zabalgunea
Ordua: 18:30-22:30 (egunero)
(klik egin hangiago egiteko irudia)
Garagardo Festan ikusiko gara!
Nola iritsi?
Klikmetroak – Kilometroak 2011 Azpeitia
Kaixo Lagun!
Azpeitiko Ikastolan aurtengo Kilometroak jaia antolatzen jo eta ke lanean ari gara, gure ikastolaren beharrek hala eskatuta. Urtean zehar antolatzen ari garen ekintzen artean, lehengo Kilometroak jaien izpirituarekin, ekimen berritzaile bat jarri dugu martxan: Klikmetroak (Informazio gehiago )
Zer da Klikmetroak? Laburbildurik, zuri birtualki Kilometroak 2011ko ibilbidean metro bat egiteko aukera ematen dizugu. Eta babesleren batek dirua jarriko du Kilometroaken alde.
Zuk ez, babesleak.
Zuk zer egin dezakezu?
(1) www.klikmetroak.com orrialdean sartu eta metro bat egin.
(2) Mezu hau zabaltzen lagundu, zure kontaktuei berbidaliaz.
Hain sinplea, hain erraza.
Ez diogu zorigaitzik iragarriko kate hau mozten duenarentzat… baina eskatutakoa egiten baduzu Ikastolak eskertuko dizu, gure seme alabek eskertuko dizute!!!
Ibilbide honetan elkar ikusiko dugulakoan.
————————————————————————————————–
Ikusi geure metroa, 505. METROA.
Josu Bergara – Nora zoaz Deskontun
Gaur (bakarrik) Josu Bergararen diska (Nora zoaz) daukazue Deskontu web horrian erdi preziotan. Zeren zain zaude lortzeko?
“Josu Bergara kantautorearen “Nora zoaz” diskoa munduko hamaika herrialdeetara heldu da “cd crossing”-ari esker. 2010eko uztailean martxan jarri zuen ekimen berritzaile honen bitartez, diskoaren ale ezberdinak mundu osoko hiri eta toki ikusgarrietara heldu dira. Tokioko metrora, Moskuko plaza gorrira, Argentinako Perito Moreno glaziarrera, Miamiko Jai Alai frontoira edo Zelanda Berriko Wanaka lakura, besteak beste. Informazio gehiago www.josubergara.com webgunean.”
Nora zoaz (bideoklipa): Gehiago »
Marrazo tranpatia
Hemen ikusita: desvariandoando.com
Formula 1 istripua – Valentzia 2010
Mark Webber-ek sekulako istripua izan zuen joan den igandeko Formula 1-eko lasterketan.
Shakira – Waka waka – Munduko futbol txapelketako abesti ofiziala
Waka waka Hegoafrikako munduko futbol txapelketako abesti ofiziala da, Shakirak abestua. Hemen duzue abestiko bideo ofiziala.
Waka-waka erdarazko bertsioa entzun dezakezue La hora del pintxo-n.






