OriON Jaialdia
Ostegun honetan Orion hasten da. Baina zer da Orion? Ez da musika festibal bat, ezta kirol jaialdi bat ere. Orion hori baino askoz ere gehiago da. Aisialdia senideen artean pasatzeko modu edota proposamen berri bat da.
Orion ostiraleko (uztailak 4) 16:00etatik, igandearen (uztailak 6) 21.30ak arte iraunduko du, eta Orioko itsasadarraren azkeneko zatian, txurruka aterpearen aldean baino pixka bat aurrerago egingo da. Kirol portu berriak 33.000 metro karratuko duen zabalgune berrian hain zuzen ere.
Bertan txikientzako ekintzak, moda desfileak, sukaldaritza dastaketak, chill-out atseden guneak eta su artifizialak egongo dira besteak beste.
Hasiera-emate ospakizuna doakoa izango da. Bertan ekintza asko egingo badira ere, Skaters half pipe-ak nabarmendu daitezke, bertan izango dira eta modalitate horietako munduko txapeldunak. Honetaz gain, ur eski antzeko erakusketa bat izango da ere, baino eskien ordez taulak erabiliz. Bitartean kirol instalazioetan, motor-akrobaziak egingo dituzten motor gidari trebeak egongo dira.
Musika Zarautzko Delorean taldearen eskutik izango da. Eta gauez, 22.00etatik aurrera goizaldeko 02.30ak arte “los40Principales” egongo dira euren musika zabaltzen.
Larunbata egunik handiena izango omen da, olatu artifizialeko nazioarteko board txapelketa ospatuko da eta, arlo horretako hainbat adituekin. Horretaz gain patinatze eta motor jauzien erakusketak antolatuko dira. Txikienentzat Txan magoa bertan izango da 17.30etatik aurrera bere magiaz umeak blai utziz. Eta gaueko musika “No Way Out” talde kataluniarraren eskutik emango da gaueko 22.00etatik aurrera.
Ostiralean sarrera debalde izango bada ere, azpimarratu beharra dago larunbatean eta igandean sarrerak 6€ balioko dutela 14 urte arteko umeentzat, eta 10€ gainontzekoentzat. 2 urte artekoek debalde sartzen jarraituko dira.
Txartelak Kutxako kutxazainetan atera ahal izango dira. Edo interneten www.orionfesta.com helbidean ServiKutxaren bitartez.

