Euskoblog: Umore ona zabaltzen

Adi! Medusak euskal hondartzetan

Medusak Gipuzkoako hondartzetan

Kontuz txikitos!!!

Dirudienez azken egun hauetan Gipuzkoako kostaldean zehar, hainbat medusa agertu dira. Eta zer? Hau uda bakoitzero gertatzen da, pentsatuko duzu… Hala da bai, baino aurten agertu den medusa mota hau, oso arriskutsua omen da.

Diotenez “Karabela Portugaldarra” espezie mota da aurten guregana gerturatu dena. Animalitxo hauek oso toxikoak dira eta adituek adierazi dutenaren arabera, umeengan edota pertsona helduengan izan dezaketen eragina hain handia izan daiteke, heriotza gertarazi dezaketela.

Orain arte ez da horrelako kasurik izan estatu mailan, baino hobe dugu adi ibiltzea.

Argazkian ikusten duzuen moduan, medusa mota hau ur gainean egoten da, haizearen indarra aprobetxatuz leku batetik bestera mugitzeko (hortik bere izen originala).

Hona hemen galdera bat… Medusa mota hau mediterraneo aldeko espezie bat izanda, nola demontre heldu dira euskal ureetara?

Info+ eitb24 | enterat

Zabaldu eta gozatu:
  • Digg
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • Live
  • Meneame
  • MySpace
  • Netvibes
  • Technorati
  • Twitter

Iruzkinak RSS 2.0 bidez jarraitu ditzakezu