Euskoblog: Umore ona zabaltzen

Beherapenak iritsi dira!!

beherapenak euskoblog.com

Kaixo euskobloggers!!

Izenburuak dioen moduan, udan gaude eta beraz beherapenak heldu dira! Badirudi, aurten salmentak oso eskaxak izan direla orain arte, eta horregatik beherapen hauetan inoiz baino aukera zabalagoa izango omen dugu nahi ditugun arropen koloreak edota neurriak aukeratzeko.

Nori ez zaio ba gertatu nahi duzun kolorea edota neurria ez dagoela beherapen garaian? Ba aurten omen dugun krisiari esker, eta ez baduzu beherapenen azkeneko egunera arte itxaroten, hau ez da gertatuko!

Dena den zuen xoxak  xahutzera jun baino lehen, gogoan izan itzazue garai hauetan ohizkoak izaten diren gomendioak.

  • Ez ezazue behar ez duzuen zeo zer erosi (baztutan zaila da bai!)
  • Etiketa guztiek lehen zuten prezioa mantendu behar dute.
  • Zerbait itzuli nahi izan ezkero, posible da! Hori bai tiketa gorde.
  • Normalian kreditu txartela erabiltzea abda, beherapenentan ere hala izan behar du.
  • Ez ezazue inor erasotu zuen aurretik zeo zer hartzen badu ;)

Erosketa zoriontsuak opa dizkizuegu!!

Zabaldu eta gozatu:
  • Digg
  • del.icio.us
  • Facebook
  • Google Bookmarks
  • Live
  • Meneame
  • MySpace
  • Netvibes
  • Technorati
  • Twitter

Iruzkinak RSS 2.0 bidez jarraitu ditzakezu