Related Post

Spread the word

Digg this post

Bookmark to delicious

Stumble the post

Add to your technorati favourite

Subscribes to this post

1 users responded to this post

GAZTEA said in December 15th, 2008 at 14:54    

Abenduaren 22an eta 23an Euskadiko Guitar Hero World Tour Txapelketa Gaztearen eskutik. 15 urtetik gorako gazteei zuzendutako lehiaketa izango da. Neska-mutilek hirunaka hartu ahal izango dute parte, batek bateria jotzen, besteak gitarra eta hirugarrenak abesten.

guitarhero@eitb.com emailera mezua bidalita izena eman beharko dute. Adierazi beharreko datuak honako hauek: Parte hartzaileen izen-abizenak; taldearentzako izena; herria; adina eta kontakturako email eta telefonoren bat.

Abenduaren 22an Bilboko egoitzako ateak zabalduko ditu EITBk. 16:00etatik aurrera Euskadiko Guitar Hero World Tour Txapelketan esku hartu nahi dutenek izena emateko aukera edukitzeaz gain, bideojokoa eskura izango dute probak egiteko eta pixka bat praktikatzeko. Txapelketa Abenduaren 23an jokatuko da arratsaldeko 16:00etan hasita.

Gazteak sari potoloak banatuko ditu. Irabazleek 1000 euro eta materiala eskuratuko dute; bigarrenek 500 euro eta materiala, eta hirugarrenek materiala. Gainera, sari berezi gisa, taula gainean agerraldi bizi eta animatuena eskaintzen duen taldeak 200 euro eskuratuko ditu.

Leave Your Comments Below