Realaren Mendeurrenaren himnoa
EHUN URTEZ AUPA REALA! BETI REALA! BIHOTZETAN
Aurkeztu egin da Realaren Mendeurrenaren himnoa!
Eskerrik asko Andoni eta Mikeli!
Letra: Andoni Egaña (2009 – Maiatza)
Musika: Mikel Erentxun
Beste parte-hartzaileak (grabazioan): Alex Ubago, Leire (La Oreja de Van Gogh), Asier (Gozategi), Ines (Gose).
Entzun:
Himnoaren letra:
Ehun urte
Ehun urtez Aupa Reala! Beti Reala! bihotzetan…
Ehun urtez Aupa Reala! Beti Reala! ahotsetan.
Ehun urtez bizi izaten
badaki maiteminak
oso harro daramatzagu
kolore txuri urdinak
Ehun urtez Aupa Reala! Beti Reala! bihotzetan…
Ehun urtez Aupa Reala! Beti Reala! ahotsetan.
Hondartzan abiatu eta
hasi ginen Ondarretan
garenera iritsi gara
Atotxa eta Anoetan
Ehun urtez- Aupa Reala!…
Oroimenak gordetzen duen
barren-barreneko poza
Puertollano edo Atotxa
El Molinon, Zaragoza.
Ehun urtez Aupa Reala! Beti Reala! bihotzetan…
Ehun urtez Aupa Reala! Beti Reala! ametsetan.
Irabaztean apaldu
galtzean galdu ongi
harrobia hor daukagu
balio hoien harrobi
Informazio gehiago: www.realsociedad.com

