Baserriko esnea Antiguon – Igeldoko esnea
Gaur, ekainak 18, 12.00etan, baserriko esne makina bat zabalduko da Antiguo auzo donostiarrean.
Makina Gaskonia plazan dago. Hemen duzue Google Maps-eko kokapena:
Ikusi mapa handiagoa
Litroak euro bat balio du, eta har dezakegu litro bateko botila bat, baita 5 litroko garrafa ere. Botilak eta garrafak salgai daude hor bertan, 40 zentimotik. Dena den, zure botila eramaten baduzu ez duzu han botilak erosi beharrik. Bagenekien Donostian beste esne makina batzuk zeudela, Garberakoa adibidez, artekariak gabekoak (baserritik zuzenki datorren esnea). Nobedadea da makina hau egun osoa egongo dela irekita.


Josune Otamendi
13 ots, 2011
Eznekien nola iritxi zeuengana ta honelaxe egiten dut.
Bi gauzatxo:
1.- “Aingeru zaindariaren”hermita baino piskat lehentxeago baratzatxo bat daukat (bi karabana zahar dauden tokian- aintzinean “Urreizti azpikoa” baserria zegoen) eta ximaurra nondik lortu ezinik ibiltzen naiz. Aukerarik izango al nuke zuengana hurbildu eta urtean behin edo bitan ximaur piskat lortzeko?. Ez dakit, bururatzen zait nire egun pare bateko laguntzaren truke (baserritarra bai naiz jaiotzez) edo ordaintzea ere ez dit axola.
2.-Zeuen esne makina ta esnea hartzen dut. Ideia aproposa deritzot. Horri indar gehixeago emateko esnearekin egiten diren saltsa (betxamela), postre(arroz-esnea) e.a, errezeta batzuk bi astean behin edo aldatzen direlarik bertan jartzea, esnea erostera hurbiltzen denak, doahinik, har ditzan. Zer deritzozue? sukaldaria ere bai naizenez prest nengoke 3 hilabete bateko errezetak zuei helarazteko.
Ideia zoroa edo ez baduzue gustokoa edo …, edozer gauza ahaztu eta kito; ez nuke behintzat inolako susmo txarrik hartzerik nahi. Emakumeen etxean egin zenuen hitzaldian ezagutu zintudan baina, hor ezz nintzan ausartu zuregana hurbiltzea. Agur bero bat. Josune Otamendi.
Nire posta elektronikoa: lorebasoa@gmail.com