Klikmetroak – Kilometroak 2011 Azpeitia
Kaixo Lagun!
Azpeitiko Ikastolan aurtengo Kilometroak jaia antolatzen jo eta ke lanean ari gara, gure ikastolaren beharrek hala eskatuta. Urtean zehar antolatzen ari garen ekintzen artean, lehengo Kilometroak jaien izpirituarekin, ekimen berritzaile bat jarri dugu martxan: Klikmetroak (Informazio gehiago )
Zer da Klikmetroak? Laburbildurik, zuri birtualki Kilometroak 2011ko ibilbidean metro bat egiteko aukera ematen dizugu. Eta babesleren batek dirua jarriko du Kilometroaken alde.
Zuk ez, babesleak.
Zuk zer egin dezakezu?
(1) www.klikmetroak.com orrialdean sartu eta metro bat egin.
(2) Mezu hau zabaltzen lagundu, zure kontaktuei berbidaliaz.
Hain sinplea, hain erraza.
Ez diogu zorigaitzik iragarriko kate hau mozten duenarentzat… baina eskatutakoa egiten baduzu Ikastolak eskertuko dizu, gure seme alabek eskertuko dizute!!!
Ibilbide honetan elkar ikusiko dugulakoan.
————————————————————————————————–
Ikusi geure metroa, 505. METROA.

